Irakurtzeko ohitura, etorkizunerako atea!

📚 IRAKURTZEKO OHITURA, ETORKIZUNERAKO ATEA! 📖

Irakurtzea ez da soilik hitzak ezagutzea. Mundu berriak deskubritzea, irudimena lantzea, galderak egitea eta pentsamendu kritikoa garatzea ere bada. 🌍✨

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, irakurtzeko ohitura sortzea bereziki garrantzitsua da. Izan ere, adin honetan hasten dira irakurketarekin harreman sendoa eraikitzen, eta horrek eragin zuzena izango du ondorengo ikaskuntza-prozesuan.

📖 Irakurtzeak aukera ematen die haurrei:

Hiztegia aberasteko eta ahozko zein idatzizko adierazpena hobetzeko.
Ulermena eta arreta lantzeko.
Irudimena, sormena eta jakin-mina pizteko.
Pentsamendu kritikoa garatzeko.
Ikasteko autonomia eta konfiantza indartzeko.
Irakurtzeaz gozatzen ikasteko!

Eta hori guztia lantzeko, komikiak ere aliatu bikainak dira! 😍

Urtero bezala, udal liburutegiaren lankidetzari esker, komiki sorta ederra dugu gure ikasleen eskura. Eskerrik asko irakurzaletasuna sustatzen laguntzeagatik! 💚

Irakurzaletasuna ez da egun batetik bestera sortzen. Txikitatik landu, zaindu eta elikatu beharreko ohitura da. Eta horretan, eskolak eta familiak elkarrekin egin behar dugu bidea.

Gure ustez, kalitatezko hezkuntza irakurtzen, ulertzen, pentsatzen eta gozatzen duten haurrak heztea ere bada. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzea, alegia. 💚

ARGAZKIAK

Deja una respuesta