Elkarbizitza egunero eraikitzen dugu!
Zientzietan, elkarbizitza landu dugu: elkar errespetatzea, arauak betetzea, elkar entzutea eta elkar zaintzea. 🫶
Ikasitakoa barneratzeko, guztion artean hormairudi bat prestatu genuen eta gaur Haur Hezkuntzako ikasleei azaldu diegu ikasitakoa. Izan ere, elkarbizitza lantzea ere bada elkarri irakastea, elkarri entzutea eta elkarrekin ikastea.
Eta nola amaitu? Bada, elkarrekin dantzan!
Elkarrekin ikasi, elkarrekin gozatu eta elkarrekin hazteko.
Horrelako jarduerek, ahozko adierazpena lantzeko aukera ere eskaintzen digute: hitzak argi ahoskatzea, ondo bokalizatzea eta besteen aurrean segurtasunez hitz egitea.
Izan ere, ikasitakoa besteei azaltzeak komunikazio-gaitasuna garatzen eta norberaren ideiak modu argi eta ulergarrian adierazten laguntzen digu.
Errespetuz, arauak partekatuz eta elkar zainduz, elkarbizitza eraikitzen dugu egunero!
¡Construimos la convivencia entre todos y todas!
Para interiorizar lo aprendido, preparamos entre todas un mural y hoy hemos explicado a los niños y niñas de Educación Infantil lo que hemos trabajado. Porque trabajar la convivencia también significa enseñar a las demás personas, escucharnos y aprender juntas.
¿Y cómo hemos terminado? ¡Bailando todas juntas!
Aprender, disfrutar y crecer juntas.
Este tipo de actividades también nos permite trabajar la expresión oral: vocalizar correctamente, pronunciar con claridad y hablar con seguridad delante de los demás.
Explicar lo aprendido nos ayuda a desarrollar nuestras habilidades comunicativas y a expresar nuestras ideas de forma clara y comprensible.
Respetándonos, compartiendo normas y cuidándonos unas a otras, construimos la convivencia día a día.